Espainiako Azoken Elkarteak (AFE) eta Espainiako Kongresu Jauregien Elkarteak (APCE) bigarren kongresu bateratua egingo dute Bilbao Exhibition Centren. Hain zuzen ere, Euskadiko azoka-eremu honek 20 urte beteko ditu aurten.
2022an Malagan egindako deialdiak izan zuen arrakasta ikusita eta sektorean izan diren datu bikainek lagunduta, kongresuek eta azokek lurraldearen garapenean duten inpaktu positiboa jorratuko dute aurtengo kongresuan uztailaren 3tik 6ra bitarte, ekitaldi horiek egitetik harago joanda. Leloa: “Legatu eraldatzaileak”.
_____________________________________________________________
“Ohorea eta, aldi berean, erronka handia da guretzat gure sektorearentzat hain garrantzitsua den ekitaldi honen anfitrioiak eta antolatzaileak izatea. Azoken eta kongresuen jarduera handia izango da aurten, eta AFE-APCEren II. Kongresua interesgarria izango dela ziurtatu dezakegu. Kongresuan, parte-hartzaileek sektoreko joera berriak eta etorkizuneko erronkak eztabaidatzeko, aztertzeko eta ikertzeko aukera izango dute. Ekimen horrekin, amaiera bikaina emango diogu zalantzarik gabe gure urteurrenari”.
-Xabier Basañez, AFEko presidentea eta BECeko zuzendari nagusia-
-
“Bilera-turismoa da gure lurraldearen posizionamendurako eta gure helmugetako tokiko ekonomien dinamizaziorako balio nagusietako bat. Bizi dugun unea erabakigarria da eta hainbat faktorek erronka handiak eta, aldi berean, zirraragarriak jarri dizkigute aurrean. Horietako bat da, adibidez, jasangarritasuna. Ondorioz, kongresu-jauregiek eta azokek elkarrekin egin behar dugu lan erronka horiei aurre egiteko oinarriak eraiki eta epe luzera begira sektorearen bideragarritasuna bermatu ahal izateko topaketan”.
Sylvia Andrés, APCEko presidentea eta Valentziako Kongresu Jauregiko zuzendari kudeatzailea
Lau egun: 2024ko uztailaren 3tik 6ra
Laster
-Organizadores de eventos (ferias y congresos)
-Palacios de congresos
-Recintos feriales
-Proveedores de servicio para la organización de eventos cómo:
IOS: https://apps.apple.com/app/congreso-afe-apce-2024/id6479333087
Edizioa: bigarrena
Izaera: Profesionala